40. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

Alkatearen 2026ko otsailaren 4ko 70. Ebazpenaren bidez onetsi zen 2026ko lan-egutegia, Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Hona hemen haren xedapen zatia:

"Lehenbizikoa.–Onestea Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileen 2026ko lan-egutegia, eta, hartara, jaiegun deklaratzea egun hauek:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a, San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Apirilaren 25a: San Markos, herriko festa eguna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 2a, 3a, 4a eta 5a: Caparrosoko festak.

–Urriaren 12a, Espainiako jaiegun nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2026an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapen zatian adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Caparrosoko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 16 minutu izanen da.

Laugarrena.–Bulegoetako eta lantaldeko langileek egutegi eta ordutegi bereiziak izanen dituzte; 2026an aplikatuko zaizkie ebazpen honen lehenbiziko xedapenean oro har ezarritako jaiegunak, bai eta hirugarren xedapenean ezarritako lanaldia ere. Honako berezitasun hauek ezartzen dira zerbitzu bakoitzerako:

A) Bulegoko langileak:

Udal bulegoak itxiak egonen dira baliogabe deklaratutako egunetan.

Caparrosoko Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 10:00-13:30 da, astelehenetik ortziralera.

B) Lantaldeko langileak:

Abuztuaren 24tik irailaren 1era bitarte (biak barne) eta irailaren 7tik 11ra bitarte (biak barne), lantaldeko langileek ezin izanen dituzte oporrak hartu eta lan egin beharko dute.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Caparrosoko Udalaren iragarki-taulan ere.

Seigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo ohiko osoko bilkuran".

Caparroson, 2026ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2601785