40. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2026ko lan-egutegia

2025eko azaroaren 21eko osoko bilkuran erabakita, 2026ko lan-egutegia onetsi zen Berbintzanako Udalaren zerbitzuko udal bulegoetako langileentzat. Hona hemen haren xedapen zatia:

Lehena.–2026ko lan egutegia onestea, Berbintzanako Udaleko udal bulegoetan zerbitzuak ematen dituzten langileentzat; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik, hurrengo egun hauetan ere udal bulegoak itxita egonen dira:

A.–Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunak, baita herriko jaiegun ofizialak ere:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro nekazaria.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Azaroaren 25a: Andre Maria Sortzez Garbia.

B.–Lan egiteko ez diren egunak, udal bulegoak itxita egonen direnak:

–Abuztuaren 17a, 18a eta 19a: Berbintzanako bestak.

Bigarrena.–2026ko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta maiatzaren 15a eta abuztuaren 17a, 18a eta 19a, horiek jaiegun eta baliodun izanen baitira.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Udal bulegoak 10:30etik 13:30 arte egonen dira irekita, astelehenetik ostiralera, jendea hartzeko.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Berbintzanako Udaleko langileen egiazko lanorduen urteko kopurua 1.592 da, bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin.

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutu izanen da.

Zerbitzuaren beharrak direla-eta Alkatetzak udal langileak lanera deitzen dituenean ezarritako ordutegitik kanpo edo egutegian jaiegun direnetan lan egiteko, atsedenaldiekin ordainduko dira lan horiek edo aparteko ordu gisa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 51. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduan zehazten den bezala.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera, antzinatasunaren arabera eta legez aplikatu beharreko gainerako gaien arabera dagokion proportzioan.

Bosgarrena.–Lan-egutegi hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berbintzanako Udalaren iragarki-taulan.

Berbintzanan, 2025eko azaroaren 24an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

L2601664

Iragarkiaren kodea: