2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
2026ko lan-egutegia eta egun baliogabeen egutegia
Baztango Udalak, 2026ko urtarrilaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, 7. puntuan erabaki zuen:
1.–Baztango Udalaren zerbitzuko langileen 2026 urteko jaiegunen egutegia onestea, igandeez gain honako hauek izanen direlarik: urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 19a; apirilaren 2a, 3a eta 6a; maiatzaren 1a; uztailaren 24a, 27a eta 28a; abuztuaren 15a; urriaren 12a eta 30a; azaroaren 2a; abenduaren 3a, 8a eta 25a. Abenduaren 24an eta 31n lanaldia bukaeran 2:00 orduz murriztuko da.
Zerbitzuaren beharrak direla-eta, lan-egutegi hau aldatu ahal izango da, langilearen baldintzak arautzen dituen araudiaren arabera.
Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia orokorrean 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Ordutegiaren zati finkoa eta beraz nahitaez bertan egotekoa 9:00etatik 15:00etara izanen da; gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:30etik 9:00etara eta 15:00etatik 16:30era.
Langileek bete beharreko gehieneko ordu kopurua (1592) koadratzearren, gehiegizko lan-orduen ondorioz sortutako ordu-poltsa izanen dute familia eta lana bateratzeko edota norberaren aferetarako. 2026rako onetsi den lan egutegiaren arabera 3 egun eta 13:10 ordu izango dira. Ordu hauek ezingo zaizkie opor egunei gehitu.
2.–Adieraztea orobat baliogabeak izanen direla 2026 urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
Baztango Udaleko erregistro orokorra 9:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ortziralera, lanegunetan. Abenduaren 24an eta 31n ordutegi hori 9:00etatik 13:00etara ezarriko da.
3.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratzea, bere ondorioetarako.
Baztanen, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2601518