40. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARBARIN

2026ko karga-tasak. Hasierako onespena

2026rako zerga-tasen proposamena ikusita, eta denok ados gaudela, aho batez erabaki da:

2026ko ekitaldirako karga-tasa hauek finkatzea:

–Lurraren kontribuzioa: %0,40.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: ehuneko 3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. 1eko indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: honako hauek izanen dira sortzapenaren unean lurrak duen balioaren gainean aplikatu beharreko indizeak eta koefizienteak: urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (foru lege horren bidez, aldatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Karga-tasa legezko gutxienekoa izanen da tarte guztietarako; %8koa, alegia.

Barbarinen, 2026ko otsailaren 4an.–Alkatea, Carmen Puerta Extremera.

Iragarkiaren kodea: L2601678