40. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

382/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, erizaintza obstetriko-ginekologikoko erizain espezialisten (emagina) lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2071E/2023 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizaintza obstetriko-ginekologikoko erizain espezialisten (emagina) 20 plaza gehienez oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abuztuaren 30eko 1857E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abuztuaren 30ean.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko urriaren 13an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 10eko 2983/2025 Ebazpenaren eta abenduaren 18ko 3747/2025 Ebazpenaren bidez, izendapena egin zen.

Azken izendapenaren ondoren, María Araiz Vergara andreari eta Silvia Torres andreari, igoera-txandako izangaiak baitira, borondatezko eszedentzia eman zaie, plazaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzu finkoak edo aldi baterakoak ematen ari zelako. Beraz, hutsune hori bete behar da gainditutako izangaien zerrendan haien ondo-ondotik dauden pertsonekin, eta, horretan oinarrituta, 2026ko urtarrilaren 19an, deialdiaren web-fitxan, bigarren izendapen-proposamen osagarria argitaratu zen.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta izangaiek eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizaintza obstetriko-ginekologikoko erizain espezialisten (emagina) lanpostuan aritzeko:

–Igoera-txanda.

LOSARCOS ALGARRA, SARAY

ERAUL SAN GIL, MARÍA MERCEDES

2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez badute plazaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

ZENTROA/UNITATEA

HERRIA

Igoera

LOSARCOS ALGARRA, SARAY

71200

FUNTZIONARIOA

NOU: ERIZ. UNIT. 2-M SOLAIRUA

IRUÑA

Igoera

ERAUL SAN GIL, MARÍA MERCEDES

64702

FUNTZIONARIOA

NOU: ERIZ. UNIT. LARR. ERDITZEAK, OBSTET. ETA GINEKOL.

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2601917