2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Eguneko zentroaren barne-araudiaren erregelamendua. Hasierako onespena
Azagrako Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen eguneko zentroaren funtzionamendua arautzen duen barne-araudiaren erregelamendua.
Onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako araudia behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Azagran, 2026ko otsailaren 9an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2601993