40. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Jarduera lizentzia ematea (funtsezko aldaketa). Haragitarako behiendako nabea

Aditzera ematen da jarduera sailkatuaren lizentzia baten funtsezko aldaketa egiteko baimena eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 59.7 artikuluan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuaren funtsezko aldaketak honako ezaugarri hauek izanen ditu:

Lizentzia eman den eguna: 2026ko otsailaren 6a.

Titularra: Imanol Iriarte Gorostegui.

Jarduera: Haragitarako behiendako nabearen handitzea.

Tokia: Arribeko 1. poligonoko 323. lurzatia.

Araitzen, 2026ko otsailaren 9an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2601936