2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena
Araizko Udalak, 2025eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Araizko Udalaren ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.
Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia paratuta, 2025eko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 18an, eta Udaleko iragarki-taulan. Inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu eta horren ondorioz ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita dago.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoarekin bat, osorik argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Araitzen, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
ARAIZKO UDALAREN UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
5.artikulua.
Tributu-kuota kalkulatzeko, tarifa hauek aplikatuko zaizkie tasen zerga-oinarriei:
a) Etxerako ura: 0,40 euro/metro kubiko kontsumitua.
b) Industriarako ura: 0,40 euro/metro kubiko kontsumitua.
c) Ur horniduraren, saneamendu eta estolderia sareen eskuragarritasun eta mantentze lanengatik kuota finkoa: 25 euro urtean.
d) Saneamendu kanona eta BEZa: legez ezarritakoak.
e) Sarera lotzeko kuota, etxean erabiltzeko: 250 euro etxebizitza bakoitzeko.
f) Sarera lotzeko kuota, industrian erabiltzeko: 355 euro jarduera bakoitzeko.
g) Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa urtean 185 m³ izango dira kontsumo guneko.
Iragarkiaren kodea: L2601865