2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena
Araizko Udalak, 2025eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.
Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia paratuta, 2025eko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11n, eta Udaleko iragarki-taulan. Inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu eta horren ondorioz ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita dago.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoarekin bat, osorik argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Araitzen, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
5. artikulua.
Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:
Agiriak, lizentziak, baimenak eta hirigintzako zerbitzuak.
a) Fotokopiak: 0,20 euro, orrialde bakoitza.
b) Agiriak, grafikoak eta abar inprimatzea. Zuri-beltzeko orrialde bakoitza, 0,20 euro. Koloretako orrialde bakoitza, 0,30 euro.
c) Konpultsak: 0,10 euro, orrialde bakoitza.
d) Fax zerbitzua: 0,50 euro.
e) Partikularrek eskatuta hirigintzako espedienteak tramitatzea, legeak prentsan argitaratzera beharturik. Haren fakturen arabera.
f) Partikularrek eskatuta jardueran aritzeko eta irekitzeko espedienteak tramitatzea. Espedientean txostena eman zaien pertsonek edo entitateek emandako fakturen arabera.
g) Katastroa aldatzeko espedienteak tramitatzea, hirigintzako espedienteak edo dokumentu grafikoen idazketa, jasotze topografikoak eta abar behar dituzten bestelakoak, teknikari eskudunek idatziak, haien fakturen arabera.
Iragarkiaren kodea: L2601864