2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Erabilera anitzeko aretoaren kudeaketaren eta barne araubidearen gaineko ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena
Araizko Udalak, 2025eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen erabilera anitzeko aretoaren kudeaketaren eta barne araubidearen gaineko ordenantzaren aldaketa.
Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia paratuta, 2025eko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 18an, eta Udaleko iragarki-taulan. Inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu eta horren ondorioz ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita dago.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoarekin bat, osorik argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Araitzen, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
ERABILERA ANITZEKO ARETOAREN KUDEAKETAREN ETA BARNE ARAUBIDEAREN GAINEKO ORDENANTZA
I. ERANSKINA
–Lokala erabiltzeko tasa:
- Egun erdiko erabileragatik: 15 euro.
- Egun osoko erabileragatik: 25 euro.
–Altzariak lokaletik kanpo erabiltzeko tasa:
- Mahaiak: 3 euro mahai eta egun bakoitzeko.
- Aulkiak: 0,50 euro aulki eta egun bakoitzeko.
Mahaiak edo aulkiak hondatzen edo galtzen badira, bere kostu osoa ordaindu beharko da Udalak egindako kitapenaren arabera.
Iragarkiaren kodea: L2601863