2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betez, aditzera ematen da tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea jendaurrean egonen dela Agoizko Udaleko bulegoetan, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten, epe horretan, beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko lurrak: Agoizko udal-mugartea.
Agoitzen, 2026ko otsailaren 5ean.–Barrutiaren titularra, Agoizko alkatea, Ángel Martín Unzué Ayanz.
Iragarkiaren kodea: L2601849