2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Tarifen aldaketa 2026rako ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan. Hasierako onespena
Oibarko Udalak, 2025eko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketa.
Espedienteak jendaurrean egon dira, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko dira, 2026ko urtarrilaren 1etik aitzina, ondotik ematen diren tasak eta prezio publikoak finkatuta.
TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK 2026RAKO
–Etxerako, industriarako eta lorategietarako ur horniduraren tasak:
- Lau hileko gutxieneko kontsumoa: 26 m³: 17,70 euro.
- 26 m³-ren gainetik: 0,83 euro/m³.
–Uraren sare orokorrera lotzeko tasa.
- Etxeko uraren hazbeteko hargunea eta ¾ko hargune-brida: 170 euro.
- Hazbeteko ur industrialerako hargunea: 191 euro.
- –Ur industrialerako 2,5 hazbeterainoko hargunea: 254 euro.
- 3 hazbeteko ur industrialerako hargunea: 297 euro.
–Estolderia eta hondakin uren arazketa zerbitzuaren tasak:
- Kolektore orokorrerako lotura: 102 euro.
–Agiriak emateko eta izapidetzeko tasak:
- Ziurtagiriak eta agiriak konpultsatzea: 1,95 euro.
- Agirien kopiak: 1,95 euro.
- Proposamenak eta agiriak: 10,20 euro.
- Fotokopiak: 0,31 euro orriko.
- Faxez igortzea: 1,95 euro orriko.
- Posta elektronikoko mezuak bidaltzea: 1,95 euro orriko.
- Ezkontza zibilaren espedientea izapidetzea: 83 euro.
–Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak:
- Udal bide publikoen lurzoruan, zorupean edo hegalkinean erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak egiteagatik, interes orokorreko hornidura zerbitzuak (ura, gasa, elektrizitatea, telefonia finkoa, mugikorra eta beste komunikabide batzuk) ematen dituzten enpresa edo entitateen alde emandakoa, eta ematen direnak: Tasa honen zenbatekoa, telefonia mugikorraren kasuan izan ezik, horren tasa egin beharreko azterketa ekonomikoaren arabera ezarriko baita, hau izanen da:
a) Udalerriari atxikitako enpresek (elektrikoak, telefonia finkoa, gas-banatzaileak eta abar) udalerrian urtero lortzen duten fakturazioaren ondoriozko diru-sarrera gordinen %1,5.
b) 6,24 euro metro linealeko, jabari publikoko lurzorua, zorupea edo hegalkina okupatzeagatik, espazio publikoa okupatzen duten kanalizazioekin edo sareekin; Enagas, kogenerazio bidez ekoitzitako energiaren garraioa (Viscofan).
- Merkatu txikiak:
- 6,00 euro eguneko.
- 40,00 euro hiruhilekoan.
- Barrakak eta tabernak: 45,00 euro eguneko.
- Bide publikoan ezarritako jolas edo freskagarri makinak: 40,00 euro urtean.
–Hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzako kontsultak egiteko tasak:
- 300.000 eurotik gorako exekuzio materialeko aurrekontua duten obretan, obra lizentziaren tasa kobratuko da, zeina izanen baita honako honen baliokidea: proiektua aztertzeak eta haren jarraipenak Udalari sortzen dizkion gastuen kostua.
- Lehen okupazioko edo erabilerako lizentzia: 124 euro.
- Lehen okupazioko/erabilera kolektiboko lizentzia, 20 etxebizitzara arte: 464 euro.
- Udal arkitektoaren aholkularitza, partikularrei zuzendua: 50 euro orduko.
- Hirigintzako kontsulta, planorik aztertu edo egin behar ez bada: 95 euro orduko.
- Hirigintzako kontsulta, planoak aztertu edo egin behar badira: 175 euro orduko.
–Etxeko hondakinak obra hondakinendako garbigunera eramateko tasa.
- Gutxieneko zenbatekoa, 2 T bitarte: 33 euro.
- Tasa, 2 T eta 4 T bitarte: 64 euro.
–Irekitzeko lizentzien tasak.
- Gutxieneko tasak:
- Jarduera sailkatuaren espedientearekin irekitzea: 75,50 euro.
- Jarduera sailkatu gabe irekitzea: 53,50 euro.
- Lehen instalazioa, jarduera lekualdatzea, eta jarduera sailkatuaren aldaketak:
a) Azalerako lehen 400 m²-ak, m² bakoitzeko: 1,85 euro.
b) 401 m²-tik gora, m² bakoitzeko: 1,34 euro.
–Nekazaritzako bideak konpontzeko tasak:
- Landa-lurretako ondasun higiezinen katastroko balioaren %0,098.
- 0,169 euro, ardi aziendako buru bakoitzeko.
- 0,680 euro, azienda larriko buru bakoitzeko.
–Hilerriari buruzko tasak:
- Lurrean ehorzteko zerbitzua (hobia): 270 euro.
- Nitxoa, 10 urterako alokatzea: 345 euro.
- 10 urteko luzapena, gainerako nitxoak: 271 euro.
- Kolunbarioa, 10 urterako alokatzea: 207 euro.
- Kolunbarioa, 10 urteko luzapena: 207 euro.
- Nitxoak eta kolunbarioak irekitzea eta/edo ixtea, alokatuta badaude eta berriro okupatu behar badira: 196,00 euro.
- Errautsen ehorzketa: 196,00 euro.
–Kiroldegiko frontoia eta pista estalia erabiltzeko tasak:
- Kantxa edo pista alokatzeko orduko prezioa: 3 euro lagun bakoitzeko.
- Kantxa edo pista argiztatzeko fitxaren ordubeteko prezioa: 3,80 euro.
- 20 orduko abonua, pilotalekua edo pista erabiltzeko: 42,00 euro.
- 20 orduko abonua, pilotalekua edo pista erabiltzeko, 16 urtetik beherakoendako: 20,00 euro.
- Futbito-pista alokatzea 10 jokalari edo ordubetetik goiti: 30,00 euro.
- 16 urtetik beherakoek kantxa edo pista erabiltzea, erreserba egin beharrik gabe: doan.
(Erreserba duten pertsonek lehentasuna izanen dute erreserbarik ez dutenen aurretik).
- Beste erabilera batzuetarako erreserbak:
- 50 lagun bitarte: 150,00 euro.
- 50 lagunetik goiti: 260,00 euro.
- Partikularrendako alokairua:
- Aulkiak: 0,50 euro eguneko.
- Mahaiak: 2,50 euro eguneko.
–Udal igerilekuak erabiltzeko prezio publikoak.
A) Denboraldiko abonua bizilagun erroldatuendako:
- 4 eta 15 urte bitarte: 41 euro.
- 16 urtetik gorakoak: 59 euro.
B) Hilabeteko abonua bizilagun erroldatuendako:
- 4 eta 15 urte bitarte: 29 euro.
- 16 urtetik gorakoak: 41 euro.
C) Hamabostaldiko abonua bizilagun erroldatuendako:
- 4 eta 15 urte bitarte: 25 euro.
- 16 urtetik gorakoak: 32 euro.
D) Denboraldiko abonua bizilagun ez erroldatuendako:
- 4 eta 15 urte bitarte: 61 euro.
- 16 urtetik gorakoak: 82 euro.
E) Hilabeteko abonua bizilagun ez erroldatuendako:
- 4 eta 15 urte bitarte: 37 euro.
- 16 urtetik gorakoak: 48 euro.
F) Hamabostaldiko abonua bizilagun ez erroldatuendako:
- 4 eta 15 urte bitarte: 30 euro.
- 16 urtetik gorakoak: 41 euro.
G) Sarrerak abonatu gabeendako:
- 4 eta 15 urte bitarte: 1 sarrera: 5,00 euro. 10 sarrera: 30 euro.
- 16 urtetik gorakoak: 1 sarrera: 8,00 euro. 10 sarrera: 40 euro.
H) Taldeendako sarrerak, abonurik gabeko 15 lagunetik gora:
- 15 urtera bitarte: 4 euro lagun bakoitzeko.
- 16 urtetik gorakoak: 5 euro lagun bakoitzeko.
I) Familia ugarien kideek abonuaren edo sarreraren %25eko hobaria izanen dute, indarra duen karneta badute.
J) Instalazioak erabiltzen dituzten kolektiboei umeen sarreraren prezioa kobratuko zaie, eta kolektiboaren ardura duten monitoreek ere umeen prezio bera ordainduko dute (4 euro).
–Artamendia abentura-parkeko prezio publikoak:
- Hasierako zirkuitua: 9 euro.
- Hasierako zirkuitua, taldeendako (25 pertsonatik goiti): 7 euro.
- Abentura zirkuitua: 14 euro.
- Hasierako zirkuitua, taldeendako(25 pertsonatik goiti): 10 euro.
–Udal Auditorioa erabiltzeko prezio publikoa.
- Udal Auditorioa, entitate pribatu batek erabiltzea, babeslerik ez duen edo Oibarko Udalak laguntzen ez duen jarduera baterako: 210 euro egunean. Erreserba pertsona erroldatuek bakarrik egiten ahalko dute, eta haiek izanen dira erantzule.
–Eguneko Arreta Emateko Landa Zentroaren prezio publikoak.
1.–Baliabidea egunaren 3/3 erabiltzeko modalitatearen tarifa:
- Mendeko erabiltzaileak: 1.552,86 euro hilean.
- Mendekoak ez diren erabiltzaileak: 800,00 euro hilean.
2.–Baliabidea egunaren 2/3 erabiltzeko modalitatearen tarifa:
- Mendeko erabiltzaileak: 1.024,89 euro hilean.
- Mendekoak ez diren erabiltzaileak: 600 euro hilean.
3.–Baliabidea egunaren 1/3 erabiltzeko modalitatearen tarifa (arratsaldeko txanda bakarrik):
- Mendeko erabiltzaileak: 512,44 euro hilean.
- Mendekoak ez diren erabiltzaileak: 350 euro hilean.
4.–Bainu geriatrikoaren eta arropa garbiketaren eta lisaketaren zerbitzuak:
5.–Etxez etxeko garraio zerbitzua:
- Mendekotasun aitortua duten pertsonak: 210,69 euro hilean.
- Mendekotasun aitorturik ez duten pertsonak:
- Oibarren bizi diren pertsonak, egunaren 3/3: 50 euro hilean.
- Oibarren bizi diren pertsonak, egunaren 2/3 eta 1/3: 30 euro hilean.
- Oibarren bizi ez diren pertsonak:
- Zangoza: 137 euro hilean.
- Eslaba eta Irunberri: 185,2 euro hilean.
- Kaseda: 154,8 euro hilean.
- Leatxe: 86 euro hilean.
- Zare: 68,8 euro hilean.
6.–Jantoki zerbitzua:
Nahitaez izan behar da eskatuta mendekotasunaren balorazioa. Balorazio eskatua izatearen egiaztagiri ofizialik ezean, erabiltzailea onartzen den unean eginen da balorazio-eskaera. Izapide hori ebazten den denboran, erabiltzaileak plaza pribatua izanen du zentroan, eta mendekotasunik ez dutenen tarifa aplikatuko zaio (gehienez 6 hilabetez). Behin balorazio eskatua izatearen egiaztagiria edukita, behin betiko esleituko zaio dagokion tarifa erabiltzaileari, balorazioaren emaitzaren arabera.
Oibarren, 2026ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L2601898