2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako
Adiosko Udalak, 2025eko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea tasa eta zerga-tasetan, 2026ko ekitaldirako. Erabaki hori 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an.
Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da aipatu aldaketa; beraz, argitara ematen da haren testu osoa.
–Zergak:
1.–Lurraren kontribuzioa: %0,265eko tasa bakarra.
2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,60ko tasa.
4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:
–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:
–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %17,96.
5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.
–Tasak eta prezio publikoak:
Tasak: ordenantza fiskaletan ezarritako tasei eutsiko zaie.
Prezio publikoak, zahartze aktiboaren zerbitzuan: 20 euro hilean lagun bakoitzeko.
Adiosen, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.
Iragarkiaren kodea: L2601919