2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOBEITI
Oposizio-lehiaketa, txanda irekian bete daitezen zerbitzu anitzetako langileen hiru plaza huts, funtzionarioen eta lan-kontratudun finkoen araubidekoak. Izendapenak
Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko otsailaren 25ean hartutako erabaki baten bidez (2025eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an), deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian bete zitezen zerbitzu anitzetako langileen hiru plaza huts, funtzionarioen eta lan-kontratudun finkoen araubidekoak eta D mailakoak (plantilla organikoko 73., 76. eta 77. plazak).
Alkatetzak 2026ko otsailaren 5ean emandako 177 Ebazpenaren bidez, Javier Romero Ortiz zerbitzu anitzetako langile izendatu zen, funtzionarioen araubidean eta lanaldi osoan aritu zedin Berriobeitiko Udalaren plantilla organikoko 77. plazan.
Hark borondatezko eszedentzia eskatu du, beste toki-administrazio batean zerbitzuak ematen ari baita, eta bere eskaera onartu egin da 2026ko otsailaren 9ko ebazpen baten bidez.
Prozedura horretan Iñigo González Zazpe izangaiak parte hartu zuen, eta, prozesuan guztira lortutako puntuazioaren arabera, aipatu deialdiko lanpostu kopuruan sartzen da, eszedentzia eman baitzaio Javier Romero Ortizi, 2026ko otsailaren 9tik aurrerako ondorioekin. Hala bada, 77. plaza hutsa eskaini behar zaio prozesua gainditu duen eta deialdiko lanpostu kopuruan sartzen den hurrengo izangaiari, bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35.3 artikuluan ezarritakoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua). Izangai horrek legez eskatzen diren agiriak aurkeztu ditu horretarako ezarritako epean.
Horiek horrela, eta aintzat hartuz aipatu deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoa, bidezkoa da Iñigo González Zazpe zerbitzu anitzetako langile izendatzea, funtzionarioen araubidean eta lanaldi osoan aritu dadin Berriobeitiko Udalaren plantilla organikoko 77. plazan.
Azaldutakoarekin bat, legez esleituta ditudan eskumenekin bat eta honako arau hauetan ezarritakoa betez: 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena, 32. artikulua; eta 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa, 21.1 artikulua, h) letra.
Lehena.–Iñigo González Zazpe zerbitzu anitzetako langile izendatzea, funtzionarioen araubidean, eta Berriobeitiko Udalaren plantilla organikoko 77. plaza esleitzea, izangai horrek gainditu baitu Udalak egindako deialdia, oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian bete zitezen zerbitzu anitzetako langileen hiru plaza huts, funtzionarioen eta lan-kontratudun finkoen araubidekoak eta D mailakoak.
Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, horren berri ematea Udalbatzari egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hirugarrena.–Iñigo González Zazperi jakinaraztea hilabeteko epean jabetu behar duela plazaz, izendapen hau jakinarazten zaienetik hasita. Epe horretan plazaz jabetu ezean, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, eskubide guztiak galduko ditu toki-erakunde honetako funtzionario izateko.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da honako hauek aurkez daitezkeela egintza honen aurka:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Berriobeitin, 2026ko otsailaren 16an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2602362