40. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

290/2026 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira zein titulaziok eta ziurtagirik egiaztatzen duten, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei dagokienez, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruan, Hezkuntza Departamentuko irakasleei dagozkienak izan ezik.

97/2024 Foru Dekretuak, azaroaren 6koak, Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazioa arautzen du. Araudi berriak irizpide orokor moduan ezartzen du oposizio-deialdi bakoitzean zehaztuko dela zer baremazio izanen duen euskararen eta Europar Batasuneko laneko hizkuntzen (ingelesa, frantsesa eta alemana) ezagutzak, lanpostu bakoitzaren behar espezifikoak aztertu ondoren. Europar Batasuneko hizkuntzak jakiteari dagokionez, zehazten da haiek baloratuko direla baldin eta lanpostuen ezaugarri espezifikoek hala eskatzen badute, eta deialdi bakoitzean zehaztuko dela hori. Foru-dekretuan jasotzen da Administrazioan hizkuntzen balorazioari dagokionez gerta daitekeen kasuistika.

Azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, Berrikuntzaren eta Hizkuntzen Atalari esleitzen dizkio bertan aipatzen diren eginkizunak prestakuntza eredu berriak garatu eta ezartzeari dagokionez, bai eta Nafarroako administrazio publikoen langileen hizkuntza-ikasketa eta -hobekuntza sustatzea ere, beste organo batzuek arlo horretan dauzkaten eskumenen kaltetan gabe. Eginkizun hauek ere esleitzen dizkio: hizkuntzen ezagutzak egiaztatzeko probak egitea, eta hautapen prozesuetan aurkezten diren hizkuntza-ziurtagiriak baloratzea.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratua Europako dokumentu estandar bat da, hizkuntza jakin bateko gaitasun maila neurtzeko balio duena. Esparru estandarra denez, ez du zerikusirik neurketa hori egiteko erabilitako proba mekanismoarekin; hau da, Europako Kontseiluak egin eta 2001ean lehen aldiz aurkeztutako dokumentu honek ez du baliozkotzat jotzen diren titulu edo ziurtagirien taula bat eskaintzen; aitzitik, erreferentziako sei maila komuneko eskala bat (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) da, hizkuntzen ikaskuntza antolatzeko eta entitate ziurtatuek emandako tituluak homologatzeko. Ez dago erakunde, instituzio, gobernu edo unibertsitate guztiek onartzen duten baliokidetasun taularik; aitzitik, erakunde bakoitzak baliozkotzat, homologagarritzat edo baliokidetzat jotzen dituen hizkuntza tituluen zerrenda bat du.

Azken batean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak oinarri komun bat ematen du Europa osoan hizkuntza programak, curriculum orientazioak, azterketak, eskuliburuak eta abar egiteko, eta ez dago nazioko edo nazioz gaindiko instantziarik eskumena duenik atzerriko hizkuntzetako gaitasunen ziurtagiri, diploma edo egiaztapenen balioa Europan edo nazioartean ofizialki bateratzeko eta berresteko.

Bestalde, Administrazio publikoko hautaketa prozesuetako izangaiek, betiere dagokion deialdian berariaz hala ezartzen bada, hizkuntza ziurtagiriak aurkezten ahalko dituzte deialdi horietan eskatzen edo baloratzen den hizkuntza gaitasunaren maila egiaztatzeko.

Egoera hori ikusita, eta askotariko hizkuntza tituluak zeudenez, 2010ean, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak ebazpen bat eman zuen: irailaren 13ko 210/2010 Ebazpena, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzen dituena, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera. Une hartan, irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituenak, Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuari esleitu zion euskarazko eta Europar Batasuneko lan hizkuntzetako prestakuntza ebaluatzeko metodoen diseinua. Ebazpen horren helburua zen euskararen eta Europako hizkuntzen ezagutzak egiaztatzen zituzten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezarritakoarekin bat. Ebazpen horretan jasotako tituluak bat etorri ziren Hezkuntza Departamentuak bere eskumen eremuan titulazioen eta ziurtagirien baliokidetzei buruzko araudian ezarri zuenarekin (30/2011 Foru Agindua, otsailaren 28koa).

Agindu horren helburua zen Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen baliokidetzat jotzen ziren hizkuntza titulazio eta ziurtagiriak biltzea. Ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren jakite maila egiaztatzen zutenak dira, horiek baitira, Nafarroako Administrazio publikoetan sartzeko eta haietako lanpostuak betetzeko prozesuetan balioetsitako hizkuntzak, euskaraz gain.

2020an, 43/2020 Ebazpen argitaratu zen. Horren bidez, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren jakite maila bermatzen duten titulazioen eta ziurtagirien zerrenda eguneratu zen, betiere Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez. Ziurtagiriek entitate ziurtatzailearen jatorrizko herrialdeko hizkuntza ofizialaren maila ziurtatzen dute eta nazioartean hizkuntzaren jakite maila ebaluatzen eta egiaztatzen adituak diren elkarte profesionalen babesa dute. Ebazpen berri hori ematean, bat etorri zen Hezkuntza Departamentuak bere eskumenen esparruan onartzen zituen eta onartzen dituen titulu eta ziurtagiriekin, eta, beraz, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak, Departamentu horren mendekoak, onartzen dituenarekin.

Azken ebazpena onartu zenetik denbora asko igaro dela ikusita, beharrezkoa da ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea bermatzen duten titulazioen eta ziurtagirien zerrenda berrikustea eta eguneratzea. Honetan datza eguneratzea: dagoeneko ematen ez diren titulu batzuk kentzean, beste batzuen izena aldatzean eta beste ziurtagiri batzuk gehitzean. Ziurtagirien aldaketak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Berrikuntzaren eta Hizkuntzaren Ataleko langileek azterketa sakona egin ondoren egin dira. Azterketa horretan kontuan hartu dira gaur egun dauden hizkuntza titulu nagusiak, titulu horiek ematen dituzten erakundeak, eta nazioartean hizkuntzak baloratzeko eskumena duten beste elkarte batzuen babesa, hala nola ALTE (Hizkuntza Aztertzaileen Europako Elkartea) eta ACLES (Goi Mailako Irakaskuntzako Hizkuntza Ikastetxeen Elkartea).

Horrenbestez, ebazpen honen bidez segurtasun juridikoa eman nahi zaio hizkuntzak baloratzeari Administraziora sartzeko prozesuan; bateratu eta eguneratu egin dira ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzaren tratamendua; eta hizkuntza baten ezagutza bermatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak aitortu, betiere Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez. Hala, interesdunen ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren jakintza maila berdintasunezko bermeekin baloratzen ahalko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako hautaketa-prozesuetan eta lanpostuak betetzeko prozesuetan.

Horrenbestez, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuaren 40. artikuluaren l) eta ñ) atalek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenik.–Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren jakite maila egiaztatzeko dauden titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sartu eta haietako lanpostuak betetzeko deialdietan erabiltzeko, Hezkuntza Departamentuko irakasleen deialdietan izan ezik.

Ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren jakite-maila ebazpen honen I. eranskinean jasotzen diren titulu edo ziurtagirietako baten bidez baloratuko da, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Berrikuntzaren eta Hizkuntzen Atala izanen da aurkezten diren tituluak baloratzeko eta haiek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailen baliokideak diren ala ez ebazteko arduraduna.

Bigarrenik.–Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrenik.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Laugarrenik.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sartzeko eta lanpostuak betetzeko deialdiak, ingelesa, frantsesa edo alemana meritu gisa baloratzeari dagokionez, deialdia argitaratzen den egunean indarrean dagoen ebazpenaren arabera arautuko dira.

Bosgarrenik.–Ondoriorik gabe uztea 43/2020 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horrek ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezarri zituen, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.

Ebazpen honen eta haren eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Nafarroako foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

Zazpigarrenik.–Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzara.

Iruñean, 2026ko otsailaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.– ALEMANAREN, FRANTSESAREN ETA INGELESAREN JAKITE MAILA EGIAZTATZEN DUTEN TITULAZIO ETA ZIURTAGIRIAK, FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOETAN SARTZEKO ETA LANPOSTUAK BETETZEKO DEIALDIETAN AINTZAT HARTZEKO ETA BALORATZEKO, HEZKUNTZA DEPARTAMENTUKO IRAKASLEEI DAGOZKIENAK IZAN EZIK, ETA HIZKUNTZEN EUROPAKO ERREFERENTZIA ESPARRU BATERATUAN EZARRITAKO MAILEKIKO BALIOKIDETASUNAK

Ingelesa.

ZIURTAGIRI MOTA

A1

A2

B1

B2

C1

C2

Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO)

2008 baino lehenagokoa

1.

2.

3. / Oinarrizko zikloaren ziurtagiria

4.

5. / Goi Mailako zikloaren ziurtagiria

2008az geroztikoa

A1 / Oinarrizko Maila 1

A2 / Oinarrizko Maila 2

B1 / Tarteko Maila

B2

C1

C2

Unibertsitateko tituluak

OHOko irakasleen diplomatura, Ingeles Filologiako espezialitatean.

Maisu-maistra, atzerriko hizkuntza ingeleseko espezialitatearekin.

Haur edo Lehen Hezkuntzako maisu-maistraren gradua, aipamena atzerriko ingeles hizkuntzan.

Ingeleseko diplomatura, Itzulpengintza eta Interpretazioko Ikastetxeetan.

Ingeles Filologiako lizentzia, edo gradu baliokidea.

Ingelesezko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia, edo hari dagokion gradua.

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak homologatutako atzerriko unibertsitate-titulazioa, osorik ingelesez egina.

Cambridge English Language Assessment

General Exam

Key English Test (KET)

Cambridge Preliminary English Test (PET)

Cambridge First Certificate in English (FCE)

Certificate in Advanced English (CAE)

Certificate of Proficiency in English (CPE)

Business English Certificates (BEC)

BEC 1: Preliminary

BEC 2: Vantage

BEC 3: Higher

International Certificate in Financial English (ICFE)

ICFE: Vantage

ICFE: Effective Operational Pro­ficiency

Linguaskill Linguaskill Business

B1

B2

C1

C2

International English Language Testing System (IELTS)

IELTS 3.5

IELTS 4-5

IELTS 5,5-6,5

IELTS 7-8

IELTS 8,5-9

British Council

APTIS A1

APTIS A2

APTIS B1

APTIS B2

APTIS C1

APTIS C2

Educational Testing System (ETS)

TOEFL iBT

42-71

72-94

95-113

114-120

TOEIC

Listening 110-270

Reading 115-270

Speaking 90-110

Writing 70-110

Listening 275-395

Reading 275-380

Speaking 120-150

Writing 120-140

Listening 400-485

Reading 385-450

Speaking 160-170

Writing 150-170

Listening 490-495

Reading 455-495

Speaking 180-200

Writing 180-200

Trinity College London

ISE 0

ISE F

ISE I

ISE II

ISE III

ISE IV

Pearson

English International Certificate (PTE General)

Edexcel Certificate in ESOL International Entry 1

Edexcel Certificate in ESOL International Entry 2

Edexcel Certificate in ESOL International Entry 3

Edexcel Certificate in ESOL International Level 1

Edexcel Certificate in ESOL International Level 2

Edexcel Certificate in ESOL International Level 3

Oxford

Oxford Test of English

OTE A2

OTE B1

OTE B2

OTE Advanced B2

OTE Advanced C1

LanguageCert International ESOL

Preliminary A1

Access A2

Achiever B1

Communicator B2

Expert C1

Mastery C2

Frantsesa.

ZIURTAGIRI MOTA

A1

A2

B1

B2

C1

C2

Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO)

2008 baino lehenagokoa

1.

2.

3. / Oinarrizko zikloaren ziurtagiria

4.

5. / Goi Mailako zikloaren ziurtagiria

2008az geroztikoa

A1 / Oinarrizko Maila 1

A2 / Oinarrizko Maila 2

B1 / Tarteko Maila

B2

C1

C2

Unibertsitateko tituluak

OHOko irakasleen diplomatura, Frantses Filologiako espezialitatean.

Maisu-maistra, atzerriko hizkuntza frantseseko espezialitatearekin.

Haur edo Lehen Hezkuntzako maisu-maistraren gradua, aipamena atzerriko frantses hizkuntzan.

Frantseseko diplomatura, Itzulpengintza eta Interpretazioko Ikastetxeetan.

Frantses Filologiako lizentzia, edo gradu baliokidea.

Frantsesezko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia, edo hari dagokion gradua.

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak homologatutako atzerriko unibertsitate-titulazioa, osorik frantsesez egina.

Alliance Française

Diplôme d’Études en Langue Française (DELF A1)

Diplôme d’Études en Langue Française (DELF A2)

Diplôme d’Études en Langue Française (DELF B1)

Diplôme d’Études en Langue Fran­çaise (DELF B2)

Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C1)

Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C2)

Alliance Française

Français Pratique CEFP1 ziurtagiria

Français Pratique CEFP2 ziurtagiria

Diplôme de Langue Française (DL)

Diplôme Supérieur d’Études Fran­çaises Modernes (DS)

Diplôme de Hautes Études Françaises (DHEF)

Frantziako Hezkuntza Ministerioa

(*) TCF ziurtagiria baliozkotzat jotzeko, hautagaiak derrigorrezko probak (ahozko ulermena, hizkuntzaren egiturak eta idatzizko ulermena) eta proba osagarriak (ahozko adierazpena eta idatzizko adierazpena) aztertu beharko ditu.

TCF A1

TCF A2

TCF B1

TCF B2

TCF C1

TCF C2

Chambre de Commerce et d’industrie de Paris

TEF 1 (69-203)

TEF 2 (204-360)

TEF 3 (361-540)

TEF 4 (541-698)

TEF 5 (699-833)

TEF 6 (834-900)

TEF A1 (100-199)

TEF A2 (200-299)

TEF B1 (300-399)

TEF B2 (400-499)

TEF C1 (500-599)

TEF C2 (600-699)

Alemana.

ZIURTAGIRI MOTA

A1

A2

B1

B2

C1

C2

Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO)

2008 baino lehenagokoa

1.

2.

3. / Oinarrizko zikloaren ziurtagiria

4.

5. / Goi Mailako zikloaren ziurtagiria

2008az geroztikoa

A1 / Oinarrizko Maila 1

A2 / Oinarrizko Maila 2

B1 / Tarteko Maila

B2

C1

C2

Unibertsitateko tituluak

OHOko irakasleen diplomatura, Alemaniar Filologiako espezialitatean.

Maisu-maistra, atzerriko hizkuntza alemaneko espezialitatearekin.

Haur edo Lehen Hezkuntzako maisu-maistraren gradua, aipamena atzerriko alemanera hizkuntzan.

Hizkuntzetako Unibertsitate Eskoletako itzultzaile eta interpreteen espezialitateko alemaneko diplomatura.

Aleman Filologiako lizentzia, edo gradu baliokidea.

Alemaneko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia, edo gradu baliokidea.

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak homologatutako atzerriko unibertsitate-titulazioa, osorik alemanieraz egina.

Goethe Institut

Goethe-Zertifikat A1

Start Deutsch 1 (SD 1)

Goethe-Zertifikat A2

Start Deutsch 2 (SD 2)

Goethe-Zertifikat B1

Zertifikat Deutsch (ZD)

Goethe-Zertifikat B2

Zertifikat Deutsch für den Beruf (ZDfB)

Goethe-Zertifikat C1

Prüfung Wirtschaftsdeutsch Inter­national (PWD)

Goethe-Zertifikat C2: Großes Deutsches Sprachdiplom (GDS)

Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS)

Zentrale Oberstufenprüfung (ZOP)

TestDaf-Institut

TDN 3 (B1+)

TDN 4 (B2+)

TDN 5

ÖSD ziurtagiria (Österreichisches Sprachdiplom Deutsch)

ÖSD Zertificat A1

ÖSD Zertificat A2

ÖSD Zertificat B1

ÖSD Zertifikat B2

Mittelstufe Deutsch (MD)

ÖSD Zertifikat C1

ÖSD Zertifikat C2 / Wirtschaftssprache Deutsch

Iragarkiaren kodea: F2601692