1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3544/2025 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritza jardueretako ofizialen plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1282/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean nekazaritza jardueretako ofizialen lanpostua zegoen. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, lehiakide bakar batek ere ez du plazarik aukeratu. Hortaz, bidezkoa da deialdiko plazak bete gabe uztea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla nekazaritza jardueretako ofizialen plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak, lehiakide bakar batek ere ez baitu plazarik aukeratu.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko azaroaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2515598