4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Bake epaitegi batzuetako epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak
Hutsik daude Aurizko, Uxueko, Sartzeko, Garaioako, Aribeko, Bakaikuko eta Orreagako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak eta Villamayor de Monjardingo, Gazteluberriko eta Orbarako ordezko bake epailearen karguak, udal horiek ez baitute proposamenik egin. Horrenbestez, bidezkoa da Gobernu Salak zuzenean izendatzea, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.4 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Bake epaile izendatzeko eskatzen diren baldintzak hauek dira: espainiarra izatea, adin nagusikoa, funtzio judizialean aritzeko ezindua ez egotea, dolozko delituengatik kondenaturik ez egotea eta halako delituengatik auzipeturik edo inputaturik ez egotea eta eskubide zibilak osorik erabili ahal izatea.
Izendatua izateko interesa dutenek eskaera aurkezten ahal dute, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salari zuzendua (Elio epailearen plaza 1, 31011 Iruña).
Eskaerarekin batera, alegatzen diren merezimenduen frogagiriak aurkeztuko dira, norberaren ibilbide akademiko eta profesionalari dagozkionak.
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hamar eguneko epea dago eskaerak aurkezteko.
Iruñean, 2025eko abenduaren 9an–Gobernu idazkaria, Juan Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J2516498