4. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

EBAZPENA, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak emana, zeinaren bidez onesten baita Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langileen lan-egutegia 2026rako.

Nik, Raquel Paz Apertek, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua naizen honek,

Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didan eskumena,

Kontuan hartuz, halaber, 390/2025 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala.

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileek 2026an izanen dituzten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, ondoko egun hauek ere ez dira lanegun izanen:

–Martxoan: 20a.

–Abenduan: 4a, 7a, 24a eta 31.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da lanaldi osoan ari diren langileendako, jarraikiz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari, eta haren banaketa honela eginen da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 08:00etatik 15:20ra edo 07:40tik 15:00etara. Familia-langileak lanaldi partzialean ariko dira, 08:30etik 14:05era.

b) Zenbaki honen aurreko apartatuan adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaie aplikatuko haien lan baldintzak direla-eta lan-egutegi berariazkoa duten langileei.

c) Aparteko orduak egiten dituzten langileek asteko gaztigu-orri batean jaso beharko dituzte, horien ordaina bil dezaten, dela diruz dela denboraz, Mankomunitateko buruak baimena eman ondoan.

Laugarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehen xedapenean adierazitako jaiegunak.

Bosgarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Administrazio honen zerbitzuek dituzten beharrak direla eta, eta zerbitzuok behar bezala jarduteko, etxeko laguntza zerbitzuko langileek ezin izanen dituzte batera hartu oporrak. Zerbitzu horretan, beharrezkoa izanen da gutxienez ere 4 familia-langile egotea.

Zerbitzua hobeki emateko, erabaki da lanik gabeko egun gisa deklaratzea ebazpenaren bigarren xedapenean ezarritako egunak; izan ere, egun horietan Mankomunitatean ez da lanik egoten, zubiak edo Eguberrietako jaiak direlako. Horrexegatik, langileek 27 laneguneko oporrak edukiko dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, urte osoan hartzeko. Opor egunen erdiak (13 egun) udan hartu ahal izanen dituzte, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean.

Oporrak eskatzeko, Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean eskabidea aurkeztu beharko da, 2026ko otsailaren 13ko (ostirala) 14:00ak baino lehen.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta Mankomunitatearen Batzarrari horren berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Buñuelen, 2025eko abenduaren 17an.–Mankomunitateko burua, Raquel Paz Aperte.–Idazkaria, David Modrego Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2516628