2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Bulegoen egutegia 2026rako
Alkatetzaren abenduaren 17ko 98/2025 Ebazpenaren bidez, ezarri da Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoak itxita egonen direla hurren zehazten diren honako egun hauetan:
–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak ekainaren 5ean emandako 390/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa) Nafarroako Foru Komunitatearen esparru guztirako onetsitako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak.
–Urtarrilaren 2a: Urteberri egunaren biharamuna.
–Urtarrilaren 5a: Errege egunaren bezpera.
–Martxoaren 20a: San Jose egunaren biharamuna.
–Uztailaren 24a: Santiago apostoluaren egunaren bezpera.
–Irailaren 7a: Olmoko Ama Birjinaren eguna.
–Abenduaren 4: San Frantzisko Xabierkoaren biharamuna.
–Abenduaren 7a: Andre Maria Sortzez Garbiaren bezpera.
–Abenduaren 24a: Eguberri egunaren bezpera.
–Urtarrilaren 31: Urteberri egunaren bezpera.
Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
San Adrianen, 2025eko abenduaren 17an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.
Iragarkiaren kodea: L2516621