4. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Lurraren kontribuzioa arautzen duen ordenantza fiskalaren behin betiko onespena. Akats zuzenketa

2025eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, argitara eman zen Lurraren kontribuzioa arautzen duen ordenantza fiskalaren behin betiko onespenaren iragarkia. Argitalpen horretan akatsa atzemanik, ondotik ematen da zuzenketa.

Tituluan honela zioen: "Ordenantza fiskala, Lurraren kontribuzioa arautzen duena 2026rako. Behin betiko onespena".

Honela behar du: "Ordenantza fiskala, Lurraren kontribuzioa arautzen duena. Behin betiko onespena".

Iruñean, 2025eko abenduaren 30ean.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2517283