2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Lurzati baten desafektazioa Zurukuainen, jabari publikoko ondasun izateari uzteko eta ondare-ondasun bilakatzeko. Jendaurreko informazioa
Udalak, 2025eko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Bide publikoaren zati baten kalifikazio juridikoa aldatzea. Aipatu lurzatiak triangelu forma du, eta 47,77 m², jasotze topografikoaren arabera. Lehendik dagoen errekastoarekiko paraleloan dago. Bada, orain soberako lurzatia da, jabari publikoko ondasuna, eta ondare-ondasun bilakatuko da. (21. poligonoko 268. lurzatia). Erabilera publikoko jabari publikoko ondasun gisa desafektatuko da, eta ondare-ondasun bilakatuko.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Udalaren iragarki-taulan jarrita eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, egoki iritzitako oharrak aurkez daitezen.
Hirugarrena.–Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.
Laugarrena.–Erabaki hau helaraztea interesdunari eta Zurukuaingo Kontzejuari.
Aritzalan, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2516542