4. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Lurzati bat desafektatzea Eraulen, jabari publikoko ondasun izateari uzteko eta ondare-ondasun bilakatzeko. Jendaurreko informazioa

Udalak, 2025eko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Aldatzea lurzati baten kalifikazio juridikoa. Lurzatia angeluzuzena da eta Ticularrenta (Iturriko larraineta) kalea dago, eta haren gutxi gorabeherako azalera 23,50 m²-koa da. 112. lurzatirako sarbidea da eta hori, bere aldetik, 109., 110. eta 111. lurzatietarako sarbidea. Bada, erabilera publikoko jabari publikoko ondasun izateari utziko dio, eta ondare-ondasun bilakatu (17. poligonoko 8002. lurzatia). Erabilera publikoko jabari publikoko ondasun gisa desafektatuko da, eta ondare-ondasun bilakatuko.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Udalaren iragarki-taulan jarrita eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, egoki iritzitako oharrak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Laugarrena.­–Erabaki hau helaraztea interesdunari eta Eraulgo Kontzejuari.

Aritzalan, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2516539