4. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Lana eta familia bateragarri egiteko dirulaguntzak (2026). Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 877180.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/877180).

Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko abenduaren 18an egin bilkuran, onetsi zuen lana eta familia bateragarri egiteko dirulaguntzen deialdia 2026rako. Dirulaguntzak Eguesibarren erroldaturik dauden eta bizi diren familientzat dira, baldin eta 2014tik aurrera jaiotako adingaberik badute beren ardurapean, edo %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duen adingaberik, eta kontziliaziorako baliabiderik erabiltzen badute 2026ko eskolalditik kanpo.

2025eko abenduaren 18an.–Eguesibarko Udaleko alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2516941