2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
2026rako taxi-bonu deritzen laguntzak, garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasunak dituztenentzako Eguesibarren. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 877172.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/877172).
Zerbitzuaren helburua da garraiorako erraztasunak ematea garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasunak dituztenei. Laguntza hori gauzatzen da taxi-bonu txartel gisako laguntza ekonomikoen sistema baten bidez, eta hartzaileak dira desgaitasuna edo mugikortasun arazoak direla-eta garraio publikoaren alternatiba irisgarriagoa behar duten pertsonak.
2025eko azaroaren 20an.–Eguesibarko Udaleko alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2516937