4. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eguesibarren larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei dirulaguntza zuzenak eta gauzazko laguntzak emateko oinarri arautzaileak (2026). Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 877153.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/877153).

Laguntza bereziak prestazio batzuk dira, pertsonei edo familiei ematen zaizkienak larrialdi egoerei aurre egin diezaieten eta/edo diru-sarrerak lor ditzaten, berariazko eta funtsezko beharrei erantzun ahal izateko eta gizarte bazterketako egoerak saihesteko edo arintzeko. Laguntza bereziak finalistak eta enbargaezinak dira, eta zertarako eman diren, horrexetarako soilik erabiliko dira. Laguntza berezien zenbatekoa "23110-48000 oinarrizko gizarte-zerbitzuko laguntza bereziak" aurrekontu-partidari egotziko zaio, eta handitzen ahalko da aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

2025eko abenduaren 22an.–Eguesibarko Udaleko alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2516932