4. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Ordenantza, arautzen duena nola paratu instalazioak eguzki-energia teknologia fotovoltaikoaren eta termikoaren bidez bildu eta aprobetxatzeko. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2025eko abenduaren 9an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza bat, arautzen duena nola paratu instalazioak Urrotz-Hirian eguzki-energia teknologia fotovoltaikoaren eta termikoaren bidez bildu eta aprobetxatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin eta harekin bat datozenekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da Urrotz-Hirian eguzki-energia teknologia fotovoltaikoaren eta termikoaren bidez bildu eta aprobetxatzeko instalazioak nola paratu arautzen duen ordenantza. Hala bada, testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen gardentasun atarian.

Urrotz-Hirian, 2025eko abenduaren 16an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Silvia Teilleri Vicondoa.

Iragarkiaren kodea: L2516587