4. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2. poligonoko 105. lurzatiaren desafektazioa. Jendaurrean jartzea

Urrozko Kudeaketa Batzordeak, 2025eko abenduaren 9an egin bilkuran, erabaki du hasiera batez onestea 2. poligonoko 105. herri-lurzatiaren 59 m²-ko azaleraren desafektazioa, ura eramateko zortasunaren ondoriozko kargarako. Halaber, onetsi da desafektazioa arautuko duen baldintza-agiria. Desafektazioaren ondoren, trukaketa eginen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.

Aurreko izapideak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Herri-lurren Atalera (Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, Nafarroako Gobernua), onets dezan.

Urrozen, 2025eko abenduaren 9an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2516122