2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRIBARRIKO KONTZEJUA
Iribarri, Gastiain, Narkue eta Biloriako tokiko ehiza barrutia (NA-10314) aldatzeko proiektua
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta haren Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretua betetzeko, aditzera ematen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Lanako udal bulegoetan (Iribarri) NA-10314 ehiza barrutia aldatzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Aipatutako ehiza-barrutian sartzekoa den mugartea: 85. fazeria.
Iribarrin, 2025eko abenduaren 16an.–Kontzejuko burua, Nerea Pierola Galdeano.
Iragarkiaren kodea: L2516583