4. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Tulebrako Udalak, 2025eko abenduaren 15eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tulebrako Udalaren 2025eko plantilla organikoaren 1. aldaketa, %5eko arrisku-osagarria ezartzen baita zerbitzu publikoetako enplegatuaren plazan.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Tulebrasen, 2025eko abenduaren 16an.–Alkatea, Cristina Díaz Soria.

Iragarkiaren kodea: L2516606