2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 95., 100., 168., 169. eta 179. lurzatietan (UE-9 eta UE-11). Hasierako onespena
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2025eko abenduaren 9an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Tebas-Muru Artederretako 1. poligonoko 95., 100., 168., 169. eta 179. lurzatietan, UE-9 eta UE-11 unitateetan. Sustatzailea: Tebas-Muru Artederretako Udala.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Tebas-Muru Artederretan, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2516493