4. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2026rako egutegi fiskala

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2025eko abenduaren 9an egin osoko bilkura arruntean, jarraian ageri diren erabakiak hartu zituen, segurtasun juridiko handiagoa emate aldera, hurrengo baliabideak likidatzen baitira zergadunen erregistroak oinarri harturik, jakinarazpen pertsonalaren beharrik gabe. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 77. artikuluarekin (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeren 86.3 eta 143. artikuluekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona erabakiok:

ERABAKIAK:

Lehena.–Borondatez ordaintzeko 2026ko ekitaldiko epeak onestea zergetarako eta zuzenbide publikoko beste diru-sarrera batzuetarako, jarraikiz bakoitzaren ordenantza fiskalei edo prezio publikoak arautzen dituzten arauei, bai eta, kasua bada, baldintza-agiriei ere, eta bat etorriz zergen sortzapenari buruz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritakoarekin. Hona hemen:

1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: martxoaren 1etik martxoaren 31ra.

2. Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: azaroaren 20tik 30era.

3. Ekonomia jardueren gaineko zerga: azaroaren 20tik 30era.

Ordainagiriak helbideratuta ez dauzkaten zergadunek banku-erakunde laguntzaileen bidez egin dezakete ordainketa borondatezko epean, ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iraganik, eta helbideratutako ordainagiriak itzultzen badira, Tributuei buruzko abenduaren 14ko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako 100eko 5eko errekargu exekutiboa aplikatuko da eta premiamendu bidezko kobrantza egiteko izapideak hasiko dira; azken horrek, aipatu artikuluaren arabera, 100eko 20ko errekargua eragiten du.

Epe exekutiboaren hasierak berandutze-interesak sortuko ditu.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea dagozkion ondoreetarako, eta honako hau adieraztea: egindako likidazioen aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita, edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetako bat para dezakete:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 143. artikuluak lurraren kontribuzioari buruz ezarritako salbuespen eta espezifikotasunekin.

Tebas-Muru Artederretan, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2516181