4. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ofiziozko berrikuspena, loturik dagoena udaltzain erretiratuek bidegabeki jasotako zenbatekoak erreklamatzearekin, proba fisikoak gainditzeagatik jaso ere

Hasiera ematea Pertsonak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko azaroaren 24ko ebazpena (160/GP) eta Giza Baliabideetako zuzendariaren 2024ko abuztuaren 26ko ebazpena (11/RH) ofizioz berrikusteko prozedurari, 2023ko urriko proba fisikoetarako deialdiaren aurretik erretiratutako udaltzainei egindako proba fisikoak ordaintzeari dagokionez.

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko abenduaren 10ean egindako bilkuran:

Giza Baliabideetako zuzendariaren 2025eko azaroaren 26ko ebazpen BIDEZ, onetsi zen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 1662., 1663., 1696., 1697. eta 1698. ebazpenen berri izatea eta horiek gauzatzea -lehenengo biak 2025eko urriaren 8koak, eta gainontzekoak 2025eko urriaren 9koak-. Ebazpen horiek baiesten dituzte proba fisikoak gainditzeagatik konpentsazio gisa udaltzain erretiratuek bidegabeki jasotako zenbatekoak erreklamatzeari buruz Giza Baliabidetako zuzendariak 2025eko apirilaren 2an eman zuen ebazpenaren (10/RH) kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak.

Ikusirik aipatu Nafarroako Administrazio Epaitegiaren ebazpenak, txosten juridikoa, eta bai espedientean bai lotutako espedienteetan jasotako gainerako agiriak,

ERABAKITZEN DA:

1.–Ofizioz berrikusteko prozedurari hasiera ematea, kaltegarri deklaratzeko bai 2023ko azaroaren 24an Pertsonen Kudeaketako zuzendariak emandako ebazpena (160/GP), 2023. urteko proba fisikoekin lotutako kalte-ordainei buruzkoa, bai 2024ko abuztuaren 26an Giza Baliabideetako zuzendariak emandako ebazpena (11/RH), 2019tik 2022ra -urte hori barne- egindako proba fisikoekin lotutako kalte-ordainen atzeratzeei buruzkoa, aldi horretan guztian edo zati batean lanean aritu baina proba fisikoak egin ez zituzten poliziei dagokienez.

2.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta hamar eguneko alegazio-epea ematea, ohartarazita, entzunaldi-izapide hori gorabehera, ezin dela errekurtsorik jarri egintza honen kontra.

3.–Honako erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2025eko abenduaren 10ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2516403