1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3550/2025 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologikoen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1283/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean zaintzaile gerontologikoen lanpostua zegoen. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 2152/2025 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko uztailaren 31n), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu zen.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 3363/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun balioduneko epea ireki zen plaza hutsak aukeratzeko.
Behin eginik plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia, deialdian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da orain lehiakideei plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologikoen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.
2. Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2026ko urtarrilaren 12an.
3. Miren Etuláin Nuin andrearen kasuan, zeinak lekualdatze-lehiaketan parte hartu baitu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian egonda, esleitutako plazaz jabetzen bada, plazaren jabetza-hartze hori behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.
4. Lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoa duten izangaiak, 2026ko urtarrilaren 12an lanaldi osoko zerbitzuak egitera pasatzen badira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario bihurtuko dira, plazaren jabetza hartzen duten egunetik aurrerako ondorioekin, baina lehendik zuten aurreikuspen sozialeko araubidean jarraituko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriaren 1. puntuaren bigarren paragrafoan xedatutakoarekin.
5. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko azaroaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
Zaintzaile gerontologikoen lekualdatze-lehiaketa
IZENA | PLAZA ZK. | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEEN EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | HIZKUNTZA EREMUA | SEXU-DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK | HIZKUNTZAK MEREZIMENDU GISA | GIDABAIMENA |
DEL RIO LEUZA, MARIA DEL CARMEN | 0003040 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | EL VERGEL ZAHAR EGOITZA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | | |
ETAYO ARANA, MONICA | 0003152 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | EL VERGEL ZAHAR EGOITZA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | | |
ALDAZ ROS, ANA MARIA | 0003154 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | EL VERGEL ZAHAR EGOITZA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | | |
ETULAIN NUIN, MIREN | 0003106 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | EL VERGEL ZAHAR EGOITZA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | | |
DEL VILLAR BRIONES, LUCIA | 0003135 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | EL VERGEL ZAHAR EGOITZA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | | |
GASTEARENA ARRAIZ, MARIA BEGOÑA | 0011111 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | EL VERGEL ZAHAR EGOITZA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | | |
IRIARTE MARTINEZ, ANDONI | 0003138 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | EL VERGEL ZAHAR EGOITZA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | | |
Iragarkiaren kodea: F2515675