2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, okupatu aurreko akta egiteko, 6. poligonoko 1795. katastro-lurzatiaren zati bat erosteko desjabetze espedientean, proiektu honen ondorioz: S-1 unitatea eta GSA-2 sistema orokor atxikia (parkea) urbanizatzeko lanak egitea ARS-1 eta ARS-3 (Magdalena) banaketa eremuetan.
Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen bi mila eta hogeita bosteko azaroaren hogeita zortzian:
REV 28-NOV-25 (1/EV).
Ikusi da Txantrea UI V unitateko ARS-1 eta ARS-3 banaketa eremuetako GSA-2 sistema orokor atxikia gauzatzeko proiektua, Hirigintza Gerentziako Kontseiluak 2019ko maiatzaren 15ean onetsia. Proiektu horren Memorian eta 5.1 eranskinean (lan osagarriak) jasotzen da 6. poligonoko 1795. lurzatiaren zati bat desjabetzeko beharra.
Ikusi da Udalak 2022ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez onetsi baitzen desjabetze espedientea hastea eta hasiera batez onetsi baitziren desjabetzeak ukituriko titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda eta Nafarroako Gobernuari egindako eskaera, okupazioa presakoa dela deklara dezan. Espedientea jendaurrean jarri zen.
Ikusi dira lurzatiaren jabeak 2022ko abuztuaren 1ean egindako alegazioak eta desjabetze espedientea artxibatu eta plangintza aldatzeko eskaera. Udalak 2022ko urriaren 6an egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez ezetsi ziren.
Ikusi da Udalak 2022ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, deklaratu baitzen okupatzeko beharra eta eskumena ematen baitzitzaion Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zinegotzi ordezkari Juan José Echeverría Iriarte jaunari, sinatzeko okupatu aurreko akta, bi alderdiek adostutako akta, ordaintzeko akta eta okupatzeko akta, bai eta desjabetzerako beharrezkoak diren bestelako agiriak ere. Ondoren, eskumen hori eman zitzaion Gobernu Estrategiko, Hirigintza, Etxebizitza eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariari, Udalak 2025eko azaroaren 6an egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.
Ikusi da 2022ko abenduaren 14an lurzatiaren jabeak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Udalak 2022ko urriaren 6an egin osoko bilkuran hartutako Erabakiaren kontra. Errekurtso hori ezetsi egin zen 2023ko uztailaren 18ko 1922 Ebazpenaren bidez eta, ondoren, haren kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zen administrazioarekiko auzien 1. epaitegian. Justizia Administrazioaren letraduak 2024ko martxoaren 26an emandako 13/2024 Dekretuaren bidez, deklaratu zen prozedura amaitu zela errekurtsogileak atzera egitearen ondorioz.
Ikusi da Nafarroako Gobernuak 2023ko martxoaren 15ean hartutako Erabakia, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela Iruñeko ARS-1 eta ARS-3 banaketa eremuetan (Magdalena) S-1 unitatea eta GSA-2 sistema orokor atxikia (parkea) urbanizatzeko lanak egiteak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, desjabetzeko.
Ondorioz, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52.2 artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Udalak 2022ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran hartutako Erabakian adierazitakoarekin, honako hau
EBATZI DUT:
1. Dei egitea Iruñeko ARS-1 eta ARS-3 banaketa eremuetan (Magdalena) S-1 unitatea eta GSA-2 sistema orokor atxikia (parkea) urbanizatzeko lanak egiteak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, ager daitezen 2025eko abenduaren 15ean, 13:00etan, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzian (Armada etorbidea 2, 6. solairua), okupatu aurreko aktak egiteko eta, hala badagokio, okupazio aktak egiteko.
2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroaren ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.
3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bietan eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.
Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarrean dagoen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.
Iruñean, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2515833