2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
Birpartzelazio proiektua, hirigintza hitzarmena eta urbanizazio proiektua, Udal Planeko UE A01 unitaterako. Hasierako onespena
Olaibarko Udalak, 2025eko urriaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Olaibarko udalerriko Olaizko 2. poligonoko 201. lurzatiaren A01 exekuzio-unitaterako birpartzelazio proiektua, hirigintza hitzarmena eta urbanizazio proiektua.
Espedienteak jendaurrean egonen dira hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen dira udalaren idazkaritzan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.2 eta 5, 74, 134, 152, 169 b) eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Olaibarren, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.
Iragarkiaren kodea: L2516214