2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planeko NA-132-A errepideko hiri-tartean. Hasierako onespena
Murietako Udalak, 2025eko azaroaren 5ean egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Murietako Udal Planeko NA-132-A errepideko hiri-tartean. Sustatzailea Murietako Udala da eta Antonio Alegría Ezquerra eta José Joaquín Equiza Itoiz arkitektoek idatzi dute.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Murietan, 2025eko abenduaren 16an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.
Iragarkiaren kodea: L2516594