2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.
Ikusirik Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 493/2024 Ebazpena, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa).
Aintzat hartuz Martzillako 2026rako tokiko jaieguna abuztuaren 5a izanen dela (Pluko Ama Birjina); egun hori ordaindu eginen da baina ez da errekuperatu beharko.
Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.
Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didan eskumena,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Egun baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta jarraian adierazitako hauek, jaiegun deklaratu baitira:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 5a: Herriko jaieguna, Pluko Ama Birjina.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Pilareko Andre Maria.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Onestea Martzillako Udalaren zerbitzuko langileek 2026an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:
–Lehen puntuan adierazitakoak.
Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da zerbitzu orokorretako langileentzat, bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin.
Laugarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, jarraituz langileen baldintzen gainean indarrean dagoen araudiari.
Bosgarrena.–Eguneko lanaldi jarraitua sei ordukoa baino luzeagoa duten langileek 30 minutuko atsedenaldia izanen dute gehienez.
Seigarrena.–Udal bulegoetan, jendaurreko ordutegia izanen da 10:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, salbu eta lehenengo puntuan jaiegun deklaratutakoetan eta bigarrenean lanik gabeko egun deklaratutakoetan.
Zazpigarrena.–Erabaki hau langileen ordezkariei helaraztea, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan eta ediktu-taula fisikoan ere.
Zortzigarrena.–Egutegi hau, lanaldiaren banaketa eta gainerako xedapenak ez zaizkie aplikatuko lan-baldintzak direla-eta berariazko lan-egutegia daukaten udal zerbitzuei (Herritarren Babesa, Hezkuntza eta Obrak eta Zerbitzuak).
Dagozkidan eskumenak baliatuta, aditzera ematen dut, orok jakin dezan. Ohartarazten da ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Martzillan, 2025eko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Esther Villanueva Ucar.–Idazkaria, Cristina Fernández García.
Iragarkiaren kodea: L2516609