2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGUZKITZA
Ordenantza fiskala, podologia zerbitzua arautzen duena. Behin betiko onespena
Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2025eko abuztuaren 7an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Iguzkitzako podologia zerbitzuko ordenantza fiskala.
Hasierako onespenaren erabakia 2025eko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 2an, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, uztailaren 2ko 2/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Iguzkitzan, 2025eko abenduaren 9an.–Alkatea, Miguel Ábrego Bujanda.
ORDENANTZA FISKALA, PODOLOGIA ZERBITZUA ARAUTZEN DUENA
Oinarriak
1. artikulua. Ordenantza honen xede den prezio publikoa ezarri da honako hauen babesean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Podologia zerbitzua erabiltzea da zergapeko egintza.
Kudeatzeko arauak
3. artikulua. Zerbitzuaren onuradunak izanen dira Iguzkitzan erroldatutako pertsonak
4. artikulua. Ordaindu beharra eskariarekin batean sortzen da eta zerbitzua eskatu dutenek ordaindu beharko dute.
5. artikulua. Udal bulegoetan bilduko da prezio publikoa.
6. artikulua. Hitzordua erreserbatzeko bidea:
Interesdunak zerbitzua eskatuko du udalean, kontuan harturik zerbitzu bakarra eskatzen ahalko dela eta hura jaso artean ez dela besterik eskatzen ahalko.
Interesduna ezin bada joan horretarako gaitutako instalazioetara, udalak erabiltzailearen etxean eman ahal izango du zerbitzua, baldin eta zerbitzuaren antolatzaileek hala ahalbidetzen badute.
7. artikulua. Eskatutako podologia zerbitzuko hitzordura ezin bada agertu, kobratutako tarifa itzuliko da soilik bertze pertsona batek hitzordu hori betetzen badu.
8. artikulua. Podologia zerbitzuaren prezio publikoa 25 euroko da saio bakoitzeko.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.–Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.
Bigarrena.–Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoarekin, ordenantza hau –behin betiko onetsirik lege horren 325. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz– indarrean sartuko da eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, haren testua osorik argitaratutakoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Iragarkiaren kodea: L2516124