2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
2026ko lan-egutegia
Alkatearen 2025eko abenduaren 16ko 2025-1297 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2026ko lan-egutegia, Funesko Udalaren zerbitzuko udal bulegoetako langileentzat. Hona hemen haren xedapen zatia:
"Lehenbizikoa.–Onestea Funesko Udalaren zerbitzuko udal bulegoetako langileen 2026ko jaiegunen egutegia. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Maiatzaren 15a: Tokiko jaieguna, San Isidro Nekazariaren eguna.
–Abuztuaren 10a, 11 eta 12a: Santiago Apostolua zaindariaren festak.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Deklaratzea egun baliogabeak izanen direla, 2026. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta ebazpen honen lehen xedapenean jaiegun deklaraturikoak, eta ohartaraztea egun bat epeen zenbaketarako baliodun edo baliogabe deklaratzeak ez duela berez erabakitzen administrazio publikoetako lantokiek nola funtzionatu behar duten, lan-denbora nola antolatu behar den, eta herritarrek erregistroak noiz erabili behar dituzten, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.8 artikuluan ezarritakoarekin.
Hirugarrena.–Lan-egutegia arautze aldera, honako hauek izanen dira lanekoak ez diren egunak udal bulegoetako langileentzat:
–Urtarrilean: 2a eta 5a.
–Martxoan: 20a.
–Abuztuan: 13a eta 14a.
–Abenduan: 24a, eta 31.
Laugarrena.–Funesko Udalaren zerbitzuko udal bulegoetako langileen lanaldi osoaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 da, eta banaketa honela eginen da:
a) Eguneroko lanaldia goizez eginen da. 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 07:40tik 15:00ak arte, astelehenetik ostiralera.
b) Nolanahi ere, 09:00etatik 14:00etara lan egin beharko da nahitaez; gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute nola egin malgutasunez.
c) Aurreko apartatuan eta ebazpen honetan ezarritako gainerako baldintzetan jasotako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko ez garbiketako langileei, ez udal brigadako langileei, ez Udaltzaingoko agenteei; izan ere, zerbitzuaren beharrak direla-eta, egutegi espezifiko bat izanen dute, aurkeztu beharko dutena, onets dadin.
Bosgarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.
Seigarrena.–Udal bulegoetan, jendaurreko ordutegia izanen da 12:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera, salbu eta lehenengo puntuan jaiegun deklaratutakoetan eta hirugarrenean lanekoak ez diren egun deklaratutakoetan. Izan ere, egun horietan itxita egonen da Funesko udaletxea.
Zazpigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Funesko Udalaren iragarki-taula ofizialean eta egoitza elektronikoan.
Zortzigarrena.–Ebazpen hau eta lan-egutegia jakinaraztea udal bulegoetako udal langileei eta Udal honen langileen ordezkariei. Gainera, ebazpen honen eta lan-egutegiaren berri ematea Udalbatzari, egiten duen lehen osoko bilkuran".
Funesen, 2025eko abenduaren 17an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2516650