4. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

UE-R.5 exekuzio-unitateko kudeaketarako hirigintza-hitzarmena. Jendaurrean jartzea

Eulateko Udaleko alkateak, 2025eko abenduaren 23ko 129 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen jendaurrean jartzea, hogei egun baliodunean, iragarkia hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Eulateko UE-R.5 exekuzio-unitateko kudeaketarako hirigintza-hitzarmena. Hitzarmenaren xedea da aipatu eremu horretan Udalari dagokion hirigintza-aprobetxamendua ordeztea eskudirutan duen balioarekin. Patxi García de Albizu Martínezek aurkeztu du hitzarmena.

Hori guztia, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25.5. artikuluari (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan, hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Eulaten, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2517082