2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Udaleko alkate udalburuak, 2025eko abenduaren 11n, jarraian osorik jasoko den dekretu hau eman zuen:
Kontuan harturik alkate-udalburuari baja medikoa eman zaiola, eta horrek berarekin dakarrela aldi baterako kargua bete ezina eta karguak eskatzen duen arreta ez ematea, egoera horrek dirauen bitartean. Era berean, horrek berarekin ekarriko du alkatetzak berezko dituen eginkizunetarako ordeztu behar izatea, denbora horretarako.
Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela "alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)".
Kontuan harturik Donamariako Udaleko alkatearen 42/2023 Ebazpenean –Donamariako Udaleko alkateordeak izendatzen dituen hartan– ezarritako determinazioak.
Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 47.2 artikuluetan ezarritako aginduak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Aurrekoak hala izanik eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikatzekoa aipatutako legearen 47.2 artikuluaren bidez) alkatetza honi ematen dizkioten eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
1.–Alkatetza honen eginkizunak eskuordetzea titularra bajan den bitartean, hain zuzen ere Naiara Aizpuru Sagaseta alkateordearen esku uztea, zeinak karguak berezko dituen eginkizunak beteko baititu, nire ordeztea bere gain hartuz, esleiturik ditudan eginkizunak bereganatuz aipatutako denboran, aldi horretan karguaren berezko eginkizunak bete ezin ditudanez.
2.–Aurreko ebazpenaren ondoriozko eskuordetzeak baja egoerak irauten duen denboran bakarrik izanen du indarra; eta egungo legeriak ezartzen dituen mugak ezarriko zaizkio.
3.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Donamariako Udalaren ediktuen taulan argitaratzea.
4.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.
Donamarian, 2025eko abenduaren 11n.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.
Iragarkiaren kodea: L2516428