4. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udal artxibo-zerbitzuaren erregelamendua. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2025eko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal artxibo-zerbitzuaren erregelamendua.

Onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Baldin jendaurreko epea inork alegazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2025eko azaroaren 28an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2515829