4. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Prezio publikoak Leurtzako aisiarako naturagunean. Hasierako onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2025eko abenduaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Leurtzako aisiarako naturagunearen prezio publikoak.

Erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean gutxienez, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten, eta egin ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluari (Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Ohartarazten da erabakia behin betikoa bilakatuko dela baldin jendaurrean egon bitartean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik. Betiere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da aipatutako aldaketen testu osoa.

Beintza-Labaienen, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2516515