2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
1. poligonoko 391. herri-lurzatiaren desafektazioa, erabilera lagatzeko, konposta egiteko instalazioa handitu eta hobetu dadin. Jendaurrean jartzea
Arbizuko Udalak, 2025eko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen desafektazio espediente bat, 391. herri-lurzatiaren (1.800 m² inguru) proiektu proposamenaren arabera, Utzuar alderdiko 1. poligonoko 391. herri-lurzatiaren erabilera lagatzeko, Sakanako Mankomunitateak konposta egiteko instalazio bat handitu eta hobetu dezan, bat etorriz erabakiarekin, baldintza-agiriekin eta aurkeztutako gainerako dokumentuekin.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea interesdunen eskura dago udal idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.
Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.
Aurreko izapideak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Herri-lurren Atalera (Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, Nafarroako Gobernua), onets dezan.
Arbizun, 2025eko abenduaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2515973