4. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Mutiloako 2. poligonoko 1982. lurzatian (25-b, Mutiloartea sektorea). Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko abenduaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, ezarritako lerrokadurak eta eraikitakoaren gehieneko altuera aldatzeko Mutiloako 2. poligonoko katastroko 1982. lurzatian (25-b, Mutiloartea sektorea). Sustatzailea Promociones Cisa Navarra SA da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2516697