2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Xehetasun-azterketa, AR-2 banaketa-eremuko 583. eta 584. lurzatiak elkartzeko. Hasierako onespena
Agoizko Udalak, 2025eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa baten proiektua, Agoizko AR-2 banaketa-eremuko 583. eta 584. lurzatiak elkartzeko, Javier Lana Moreno arkitektoak idatzi eta sinaturiko proiektu teknikoaren arabera. Manuel Freaza Rivas eta Falvia Marzola Donofrio dira sustatzaileak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Agoitzen, 2025eko abenduaren 16an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.
Iragarkiaren kodea: L2516604