2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Alkatetzaren abenduaren 10eko 231/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Ameskoabarrengo Udalaren 2026ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:
Lehena.–2026rako lan-egutegia.
2026ko lan-egutegia onestea Ameskoabarrengo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a.
–Urtarrilaren 6a.
–Martxoaren 19a.
–Martxoaren 20a.
–Apirilaren 2a.
–Apirilaren 3a.
–Apirilaren 6a.
–Maiatzaren 1a.
–Abuztuaren 15a.
–Abuztuaren 20a - Zudairiko festetako osteguna.
–Abuztuaren 21a - Zudairiko herriko festetako ostirala.
–Urriaren 12a.
–Azaroaren 2a.
–Abenduaren 3a.
–Abenduaren 4a.
–Abenduaren 8a.
–Abenduaren 25a.
Bigarrena.–2026ko egun baliogabeak.
Baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehen xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta 2026ko urtarrilaren 2a, martxoaren 20a, abuztuaren 20a eta 21a eta abenduaren 4a, horiek jaiegun baina baliodun izanen baitira.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.
Udal bulegoak 11:30etik 14:30era arte egonen dira irekita, astelehenetik ostiralera, jendea hartzeko.
Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.
Ameskoabarrengo Udaleko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 ordu da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta honela banatuko da:
Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.
Bosgarrena.–Ordutegi malgua ezartzea.
Ordutegi malgua ezartzen da. Hala, lanaldiaren zati finkoa 9:00etatik 14:30era bitartekoa izanen da, eta gainerako denbora nahi dutenean egin dezakete langileek, modu malguan, betiere 7:20tik 9:00etara eta 14:30etik 16:30era bitarte.
Eskola adineko seme-alaba adingabeak dituzten langileek eskatzen ahalko dute lanaldi malgua handitzea, 9:30 arte, eta irteera moldatu beharko dute ezarrita dagoen eguneko lanaldiaren iraupenera.
Seigarrena.–Atsedenaldia lanaldian.
Eguneko lanaldi jarraitua sei ordukoa edo luzeagoa duten langileek gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzuari, eta, orokorrean, 8:00etatik 11:30era bitartean hartzen ahalko da.
Zazpigarrena.–Arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea.
Arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea bidezkoa izanen da, arrazoia jasota badago Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamenduan (otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta ondotik egin zaizkion aldaketetan.
Alde batera utzita langileak berak arreta medikoa behar duen kasuak, norberaren arrazoiengatik lantokian ez agertzeko edo lantokitik alde egiteko nahitaez erabili beharko dira norberaren aferetarako baimen ordainduko orduak edo, hala badagokio, ordu-poltsakoak –betiere aipatutako erregelamenduan ezarritako egoera berariazkoren batean ez bada– eta, baimena ematerakoan lehentasuna emanen zaie lanaren eta familiaren kontziliazioarekin lotutako kasuei.
Zortzigarrena.–Prestakuntza ikastaroetan parte hartzea.
Prestakuntza ikastaroetara joateko erabilitako denbora lan denboratzat hartuko da baldin eta ikastaroek lanpostuko eginkizunekin zerikusirik badute, lanaldian egiten badira eta zerbitzuaren beharrek uzten badute, betiere dagokion organoak aldez aurretik baimena emanda.
Udal-mugartetik kanpo egiten diren ikastaroen kasuan, ikastaroaren benetako iraupenari kasuan kasuko herrira egin beharreko joan-etorriaren denbora gehituko zaio.
Ikastaroaren iraupena 5 ordukoa edo hortik gorakoa bada eta bertaratuta egin beharrekoa, lanaldi oso gisa kontatuko da.
Oro har, lanordutik kanpo egiten diren prestakuntza ikastaroengatik ez da inolako ordu edo diru konpentsaziorik izanen. Urteko lanorduak kontatzearen ondorioetarako, prestakuntzan emandako denbora lan denboratzat hartuko da soilik kasu honetan: Administrazioak erabakitzen duenean nahitaezkoa dela prestakuntza ikastaroetara joatea lanpostuaren eginkizunak ongi betetzeko. Halakoetan, langileek eskubidea izanen dute ezarrita dauden kalte-ordainak eta/edo ordu konpentsazioa jasotzeko, zerbitzuaren arrazoiak direla-eta izandako gastuengatik.
Bederatzigarrena.–Laugarren, bosgarren eta seigarren apartatuetan adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaie aplikatuko haien lan baldintzak direla-eta lan-egutegi berariazkoa duten langileei.
Hamargarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ameskoabarrengo Udalaren iragarki-taulan.
Hamaikagarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, organo horren hurrengo osoko bilkuran.
Ameskoabarrenean, 2025eko abenduaren 10ean.–Udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.
Iragarkiaren kodea: L2516534