2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzailearen 9 plaza, lan-kontratu finkodunak, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren
Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak 2025eko uztailaren 23ko bilkuran hala erabakirik, deialdi bat onetsi zen, txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzailearen 9 plaza, lan-kontratudun finkoen araubidekoak eta lanaldi osokoak, zeinak plantilla organikoan identifikaturik baitaude R21, R29, R46, R47, R48, R49, R50, R51 eta R16 zenbakiekin, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren plantillan sar daitezen, bai eta izangaien zerrenda bat eratzeko ere, sortzen diren beharrei erantzutearren.
Lan publikoaren eskaintzaren deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2025eko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 2an.
Deialdiaren akats zuzenketa bat argitaratu zen 2025eko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 16an, eta 15 egun naturaleko epe bat ireki zen eskabideak aurkez zitezen.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Patronatuko buruaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta argitara eman zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan; hori guztia, bat etorriz deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin.
Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara eman zen 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an. Interesdunei hamar egun balioduneko epea eman zitzaien, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin balituzte, zuzentzeko.
Epea erreklamaziorik jaso gabe iragan denez, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan; hori guztia, bat etorriz deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin.
Horrenbestez, eta esleituak ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Onestea oposizio-lehiaketa bidez sartzeko goiburuko prozeduran onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.
–Onartuak:
ROMERO MARÍN, BEATRIZ
RAOUANE, OUMIMA
ESSAID, FATIHA
ARREGUI ARANAZ, MARÍA ROSARIO
GÓMEZ CHIVITE, NURIA
CALVO GARCÉS, ÓSCAR
JIMÉNEZ BARRERA, CRISTINA
PELÁEZ MENDOZA, IRENE
GORGOJO VILAS, SONIA
VALAREZO CARRILLO, KATHERIN VICTORIA
FRANCO DE CASTRO, ANA SONIA
IKADDOUREN AKODAD, SOUMIA
PEDRIEL VILLARROEL, JOSÉ ALBERTO
BARROSO ACOSTA, ANABELA SOLEDAD
MATUS MATUS, MARÍA ELENA
ECHEVERRÍA JIMÉNEZ, MARÍA PAZ
EL HARTI, RACHIDA
TRIOUA CHIEH, FAIZA
GONZÁLEZ CHIVITE, SOFÍA
ECHEVERRÍA ARISTEGUIETA, MARÍA CRISTINA
BARTOSIAK ROSALES, RENATA NICOL
RUBIO RENGIFO, DEINY MÓNICA
PASCUAL BERGUES, SANDRA
RUIZ OBREGÓN, JUAN
GARBAYO GONZÁLEZ, ENRIQUE
JEMILI, OMAIMA
FRÍAS GONZÁLEZ, GREGORIO
AYALA OCHOA, IONE MIREN
GABASA ANTOÑANZAS, MARÍA FELISA
DELGADO GABASA, STEVEN
ORTIZ SÁNCHEZ, LUCELLY
JEBBOUR JEBBOUR, HALIMA
HERRERA PRETEL, ALEXANDRA
PAZ BALBUENA, MIRIAM
VALENCIA GÓMEZ, JANETH
IGLESIAS VILLABONA, FERNANDO
BELTRÁN ALBA, AURORA
–Baztertuak: inor ez.
Bigarrena.–Proba egiten hasteko eguna, tokia eta ordua honako hauek izanen dira:
–Gerokultorea: 2026ko urtarrilaren 22a, osteguna, 10:00etan, Alhama hotelaren instalazioetan (Carracascante kalea 73, Cintruénigo, Nafarroa).
Proba egin ahal izateko, izangaiek nortasun agiri nazionala, gidabaimena edo pasaportea eraman beharko dute.
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan.
Laugarrena.–Interesdunei aditzera ematea ezen ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Cintruenigon, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2516522