4. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1429E/2025 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez proiektu honi buruzko ingurumen inpaktuaren txostena egiten baita: "Gas sarea eraikitzea eta RMB-31088 sarean biometanoa injektatzeko egokitzea, Noiango udal mugartean (Nafarroa)". Sustatzailea Nedgia Navarra da.

2025eko urriaren 28an, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera igorri zion Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari.

Proiektuaren xedea da polietilenozko hoditeria bat egitea, lurpekoa, 110 mm-ko diametro nominalekoa eta 157 m-koa, helburu duena Iruñeko Garraioaren Hiriaren barrutik igarotzen den RMB-31088 gas-sarera injektatzea Iruñerriko Ingurumen Zentroan ekoitzitako biometanoa (zentro hori Iruñeko Garraioaren Hiriko 4. fasean kokatuta dago). Proiektuaren arabera, hoditeria 4 bar-eko MOP diseinu-presioari eta 530 m³ (n)/h-ko emariari aurre egiteko gai izanen da. Hoditeria berri horren ibilbide nagusia Iruñerriko Ingurumen Zentroaren lurzati urbanizatuaren barrutik joanen da, azken 5-6 metroak izan ezik, horiek Iruñeko Garraioaren Hiriko espaloi eta bideetatik joateko proiektatu baitira. Proiektuak injekzio-modulu bat aurreikusten du, eta, bertan, erregulazio- eta neurketa-gela bat, injekzio-lineak, erregulazio-linea, injekziorako beste elementu batzuk eta kontrol-gela bat daude. Kontrol-gela hori Iruñerriko Ingurumen Zentroaren barruan dago, hoditeriaren hasieran, edukiontzi baten barruan. Ikus ebazpen honen I. eranskina (proiektuaren planoak).

Proiektuaren ezaugarriak direla eta, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskinaren barnean sartzen da; horregatik, bertan xedatutakoarekin bat, ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura bete behar du.

Aurrekariak.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 21eko 738E/2023 Ebazpenaren bidez, ingurumen baimen integratua eman zitzaion Iruñerriko Zerbitzuak SAk sustatutako hondakinak tratatzeko zentroari (Iruñerriko Ingurumen Zentroa), zeina Iruñerriko Garraioaren Hiriaren 4. fasean kokatzen baita, 5. poligonoko 282. lurzatian.

Proiektu horren barruan sartzen dira, bai zentroan tratatu beharreko hondakin hautatuen frakzio organikotik datorren materia organikoaren digestio anaerobioa, bai sarean injektatzen den biometanoaren ekoizpena.

Proiektuaren ingurumen ebaluazioa.

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47. artikuluan ezarritakoaren arabera, aurkeztutako dokumentazioa ikusita eta proiektua gauzatzeak, ustiatzeak eta bertan behera uzteak izan dezakeen ingurumen inpaktua aztertuta, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak, Ingurumen Ebaluazioaren Atalaren bidez, uste du ezen, kontuan hartuta proposamenaren garrantzi txikia eta lehen aipatutako aurrekariak, eta oinarri hartuta 21/2013 Legearen III. eranskinean horretarako jasotzen diren irizpideak, proiektuak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, hargatik eragotzi gabe indarrean dagoen legeriaren arabera beharrezkoak diren beste baimen batzuk lortzea.

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura modu egokian bete dela iritzita, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. "Gas sarea eraikitzea eta RMB-31088 sarean biometanoa injektatzeko egokitzea, Noiango udal mugartean (Nafarroa)" izeneko proiektuak, Nedgia Navarrak sustatu duenak, ez du eragin nabarmenik ingurumenean.

2. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47.5 artikuluan ezarritakoarekin bat, ingurumen txostenaren aurka ezin izanen da inolako errekurtsorik jarri, proiektua onetsi zuen xedapen orokorraren aurka bide judizialean jar daitezkeenak galarazi gabe.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Azpiegitura Energetikoen Atalari (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua), Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari (7. barrutia, Iruña) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko abenduaren 9an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

I. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN PLANOAK

Iragarkiaren kodea: F2516149