4. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3540/2025 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldeko laguntzaileen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1283/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean sukaldeko laguntzaile lanpostua zegoen. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 2147/2025 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko uztailaren 31n), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu zen.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 3366/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun balioduneko epea ireki zen plaza hutsak aukeratzeko.

Behin eginik plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia, deialdian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da orain lehiakideei plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldeko laguntzaileen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2026ko urtarrilaren 12an.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko azaroaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–SUKALDEKO LAGUNTZAILEEN LEKUALDATZE-LEHIAKETAN ESLEITUTAKO PLAZAK

IZENA

PLAZA ZK.

DEPARTAMENTUA

EREMUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA EREMUA

SEXU-DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

HIZKUNTZAK MEREZIMENDU GISA

GIDABAIMENA

Garriga Aragón, Ángel

0010659

Hezkuntza Departamentua

Nuestra Señora de Roncesvalles HE

Funtzionarioa

Iruña

Mistoa

X

Iragarkiaren kodea: F2515591